Ezagutu gaitzazu hobeto

Eusko Jaurlaritzak 1982. urtean eratu zuen Energiaren Euskal Erakundea, honako ezaugarriak dituen energia politikaren oinarriak ezartzeko asmoz: energia eraginkortasuna, hornitzeko iturrien dibertsifikazioa eta energia berriztagarrien sustapena. Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia den aldetik, Energiaren Euskal Erakundeak ekinaldi eta egitasmo ugari sustatzen ditu, euskal energia sistemaren garapenari begira; betiere horniduraren bermea, lehiakortasuna eta iraunkortasuna aintzat hartuz.

Horretarako, 1983. urtean, Euskadiko Hidrokarburoak Baltzua, S.A. (SHESA) eratu zen, Energiaren Euskal Erakundearen %100eko partaidetzarekin. Sozietatearen jarduera nagusia da hidrokarburoen esplorazioa eta ekoizpena, Eusko-kantauriar Arroan batez ere, eta jarduera guztietan kalitate teknikoa eta ingurumen alderdiak aintzakotzat hartuta.

Esplorazio jarduera hori, nagusiki, ikerketa baimenen bidez garatzen da. Baimen horietan, Euskadiko Hidrokarburoak Baltzua, beste konpainia batzuekin batera, gas eta/edo petrolio hobi berrien bilaketan parte hartzen du.

Helburu estrategikoak

Euskadiko Hidrokarburoak Baltzua hidrokarburoen esplorazioa sustatzen du honako helburu hauei begira:

  • Euskadin asko erabiltzen diren kanpoko hornidura energia iturrien menpekotasuna murriztea.
  • Euskal energia sistemaren segurtasuna handitzea, haren funtzionamendu normalean eragin lezaketen gertaeren aurrean.
  • Sektorean lehiakortasuna areagotzea, hornidura iturri berriak agerraraziz.
  • Bertako energia baliabideak aprobetxatzea, euskal industria ehunean eragin erakargarri handia ekarriko lukeena.
  • Energia berriztagarrien aldeko energia trantsizioan laguntzea, energia iturri garbia den gas naturalaren bidez.

Informazioa erakundeaz eta antolakuntzaz Deskargatu
ERATZEKO DEKRETUA
ESTATUTUAK
KONTSEILUAREN OSAERA
SHESA-REN ORGANIGRAMA
EEE-REN ORGANIGRAMA
LANGILEAK
EEE-REN URTEKO TXOSTENA

 

Gardentasun ataria

Gardentasun atarira sarbidea