HIDROKARBUROAK EUSKO-KANTAURIAR ARROAN ETA BERE INGURUNEAN

Hidrokarburoak (petrolioa eta gasa) izaten ari dira azken mende honetan energia iturri nagusienetakoak gizartean, garapen ekonomikoa eta ongizatea behar bezala bermatzeko. Gaur egun, munduko energia primarioaren kontsumoaren %56,79 dira (BP, 2016), eta ildo beretik joango da datozen hamarkadetan, bai mendebaldeko herrialde garatuetan, bai goraka datozen herrialdeetan (International Energy Agency, OECD/ IEA, 2012a, b).

Eusko-kantauriar Arroan (CVC), XVIII. mendean bazegoen hidrokarburoen ekoizpena. Arabako Maeztu aldean petrolioa erauzten zen zenbait arroka gordailutatik, azaleran daudenak eta beren poroetan hidrokarburoak dituztenak.

Azaleran ageri ziren petrolio aztarna horien presentziak ekarri edo piztu zuen esploratzeko interesa, petrolioa oinarrizko energia iturri moduan nagusitu zen unetik.

XX. mendearen hasieratik, Eusko-kantauriar Arroa izan da, eta jarraitzen du izaten, esplorazio-xede garrantzitsuenetarikoa Iberiar Penintsulan, jabari lehorrean (‘onshore’) nahiz itsasoan (‘offshore’).

Movie

2007 – GAURKOTASUNA

Oraingo etapa

Etapa honetan, SHESAk hobi batzuen zulaketan parte hartu du:

  • 2009 Estella-1 (SHESA operadorea): Emaitza negatiboa.
  • 2009 -2010: Viura-1 (UFG operadorea): Gas natural konbentzionalaren hobiaren aurkikuntza.
  • 2013 Viura-3 (UFG operadorea): Gas aztarna bikainak.

VIURA PROIEKTUA

VIURA proiektuak hidrokarburoak esploratzea du helburu, eta egitasmo honen gidaritza UFG E&P-i (Unión Fenosa Gas Exploración y Producción, S.A.) dagokio, SHESArekin (Euskadiko Hidrokarburoak Baltzua, S.A.) eta OGSekin (Oil and Gas Skills, S.A.) batera. Egitasmo hau Errioxan garatzen ari da, eta Cameros-2 eta Ebro-A ikerketa baimenekin elkartuta hasi zen.

Viura-1 (2009 – 2010) izeneko zundaketa burututakoan, Sotés -eko udalerrian, gas natural konbentzionalaren presentzia aurkitu zen. Zulaketa egin eta gero, zenbait egiaztapen probaren argitan, nahiko ekoizpen-emariak erregistratu ziren, proiektuarekin aurrera egiteko modukoak.

2013. urtean, Viura-3 zundaketa zulatu zen, Hornos de Moncalvillo deritzon udalerrian. Zundaketak gas aztarna bikainak agertarazi zituen.

2015eko otsailean, gas naturala sare nazionalera bideratzeko lehen probak edo saiakuntzak egin ziren. Urte bereko martxoaren hasieran, berriz, era jarraituan merkaturatzen hasi zen gasa.

2017ko uztailaren 25ean, BOEk Errege Dekretua argitaratu zuen, VIURA hidrokarburoen hobia ustiatzeko emakida onetsi eta eman zuena.

ESPLORAZIO SISMIKOA

Epealdi edo etapa honetan eskuratutako linea sismikoen kopurua oso urria izan da. Hala eta guztiz ere, ezagutza geologikoan aurrerapauso ikusgarriak ematen ari dira, etapa honen ezaugarri nagusia dena, hain zuzen ere. Ezagutza hori, gainera, azalean zein lurpean izateaz gain, hidrokarburoekiko sistema ezberdinen dinamikarekin integratu ahal izan da.

Lurpeaz erdietsitako ezagutza hori areagotu egin da, nagusiki, linea sismiko zahar askoren inguruan burututako birprozesaketa eta interpretazio lanen bidez, Eusko-kantauriar Arroko eta bere inguruneko sektore ezberdin batzuetan hedatuta daudenak. Hain zuzen ere, lan horietan Euskadiko Hidrokarburoak Baltzua oso parte hartze aktibo eta jarraia izan du eratu zenetik.

Ezagutza geologiko hori, gainera, Eusko-kantauriar Arroan dauden hidrokarburoekiko sistemen dinamikaren ezagutzarekin integratzeak honako onura hauek ekarri ditu:

  • Hidrokarburoekiko sistema berriak aurkitzea, oro har, hedadura lokalekoak arroaren eskalan.
  • Hidrokarburoekiko sistemen ezagutzan sakontzea.
  • Egitura geologikoak aurkitzea hidrokarburoekiko sistema ezberdinen barruan, hidrokarburoen metatzeak edukitzeko ahalbidea edo potentzialitatea dutenak.

Eusko-kantauriar Arroan, azken urte hauetan, dinamikaz ezagutzan ematen ari diren aurrerapauso nabarmenei esker, arro geologiko horretan etorkizunean beste aurkikuntza garrantzitsu batzuk izateko bidea zabaltzen da.

Picture

1973 – 2007

Onshore eta offshore esplorazio sistematikoaren etapa

Linea sismikoen eskuratze ugariari eutsi zitzaion, lehorrean nahiz itsasoan, hobien zulaketarekin batera, erritmo apalagoarekin izan bazen ere, aurreko etaparekin alderatuta.

Itsas aldean dauden hidrokarburoekiko sistemak ezagutzen hasi ziren, lehorrean esploratzen eta ekoizten zirenen aldean, erabat desberdinak, eta onshore eremuan gertatu zen bezala, itsas aldeak hidrokarburoak izateko ahalbide errealak eta ezagutzaren hazkundeak ahalbidetu dituzte lehen aurkikuntzak offshore esparruan ere.

  • 68 hobi zulatuta, horietatik 21 itsasoan (offshore)
  • 1982 – 1983 Navajo-1: Gas aztarnak
  • 1983 – 1984 Cadialso-1: Gas metatze ez komertziala
  • 2000 – 2001 El Coto-1: Gas aztarnak
  • Castillo gas eremua (Valmaseda Formazioa): Marinda-1 zulaketa (1974), San Antonio-1 (1982 – 1984), Armentia-1 (1997). Armentia-1, hornidura iraupen luzeko ekoizpen proban, gas lehorraren 0.5 BCF baino gehiago.
  • Gaviota gas eremua eta bere ingurukoak Albatros gas eremua: Ekoizpenean 1986. urtetik 1994. urtera arte.
Location

1959 – 1973

Onshore esplorazio sistematikoaren sendotze etapa

Esplorazio jarduera handiko etapa: 118 hobi zulatuta, linea sismiko ugari eskuratu ziren (gehienak lehorrean izan ziren; hala ere, itsasoan ere eskuratzen hasi ziren) eta hidrokarburoen lehen aurkikuntza komertzialak.

  • 1959 – 1961 Castillo-1: Castillo gas eremua, ekoizpenean 1962. urtetik 1981. urtera arte. Geroago Valmaseda Formazioa izena izango zuen aldean zulatzen zuten hobi guztiek gasa aurkitzen zutela egiaztatu ahal izan zen.
  • 1964 Ayoluengo-1: Ayoluengo petrolio eremua. Ekoizpenean 2017ko otsailera arte.
  • 1965 Hontomin-1: Petrolioaren metatze ez komertziala.
  • 1973 Golfo de Vizcaya-1: Lehen hobi offshore.
Location

1941 – 1958

Esplorazio sistematikoaren hasierako etapa

Etapa honetan, esplorazio programak irizpide teknikoen argitan egiten ziren jada; hala ere, oinarritzat hartzen ziren datuak urriak eta kalitate eskasekoak ziren. Gainera, lurpeko (linea sismikoak) informaziorik ez zegoen, ikerketan funtsezko lanabesa dena.

  • 28 hobi (erregistratuak). Aurkikuntza komertzialik egon ez arren, hobi batzuen emaitzek iragartzen edo aurreikusten zuten zer ekarriko zuten geroagoko aurkikuntzek.
  • 1949 Peña Ortun-1: Petrolio eta gas aztarnak
  • 1954 Zuñiga-1: Gas aztarnak
  • 1956 Alda-1: Gas aztarnak
  • 1957 Leva-1: Petrolio aztarnak
  • 1958 Retuerta-1: Petrolio eta gas aztarna onak

Movie

1915 – 1941

Lehen zundaketak

Etapa honetan ez zen ezagutzen zeharkako ikerketa-tresnarik lurpeko datu geologikoak lortu ahal izateko. Azaleran zeuden hidrokarburo aztarnen gunetan kokatzen ziren esplorazio-hobiak, nukleo antiklinalen gainean edo diapiroen ingurunetan.

  • 1915 Salvatierra-1: Hidrokarburoak ikertzeko lehen zundaketa zulatua (erregistratua). Emaitza negatiboa
  • 1922 Uzuguiano-1: Emaitza negatiboa
  • 1923 Elorrio-1 eta Jaizquibel-1: Emaitza negatiboa
  • 1940 Zumaya-1: Emaitza negatiboa

GAS CASTILLO EREMUA

    • • 1960: Castillo-1 zulaketa (Operadorea: CIEPSA)
    • • 1961: Castillo-2 zulaketa (Operadorea: CIEPSA)
    • • Castillo-1 eta Castillo-2 ekoizpenean jartzea (1981. urte arte). Gas lehorra ekoitzi zen, metano ia-ia purua. Metatutako ekoizpena: 33 MNm3
    • • 1997: Armentia-1 zulaketa (Operadorea: SHESA)
    • • Armentia-1 iraupen luzeko proba, 2003. urte arte
    • • Castillo-1 + Castillo-2 + Armentia-1 metatutako ekoizpena = 52,8 MNm3

    Harri ama: Albo-Cenomanienseko lutita beltzak
    Harri biltegia: Aro Kretaziko kareharriak eta hareharri zartatuak (Goi Albiense – Turoniensea)

AYOLUENGO PETROLIOA (ETA GAS) EREMUA

    • •1964: Ayoluengo-1 hobiaren zulaketaren bidez aurkitua (Amospain-Campsa)
    • • 1966 – 2017ko otsaila: Ekoizpenean
    • • 53 hobi zulatuta
    • • 1986. urteaz geroztik, ekoitzitako gasa energia elektrikoa sortzeko erabili da 
    • • Metatutako petrolio ekoizpena: 2,30 Mt

    Harri ama: Itsas Jurasikoko Megasekuentziaren margak eta lutita beltzak
    Harri biltegia: Purbeckiense-konplexuko hareharrien mailak eta konglomeratu kanaliformeak

GAVIOTA GAS EREMUA

    • • 1980: Vizcaya B-1 hobiaren zulaketaren bidez aurkitua (Operadorea: Eniepsa)
    • • 1986 – 1994: Ekoizpenean
    • • Metatutako gas ekoizpena: 7.242 MNm3
    • • Metatutako ekoizpen kondentsatua: 536.982,4 T

    Harri ama: Lutita beltzak eta ikatz mailak (Karboniferoa)
    Harri biltegia: Goi Kretaziko aroko kareharriak

 

LURPEKO BILTEGIRATZEA (ENAGAS)

    Gaviota Gas Eremua da Espainian, aktiboan, gas naturala lurpean biltegiratzeko  dauden hiru guneetako bat 

    • • 1994: Abian jarri zen urtean
    • • 2010: Enagas-ek Gaviota bereganatzen du
    • • Ahalmen erabilgarria: 980 MNm3

Más información

ALBATROS GAS EREMUA

    • • 1981: Vizcaya B-2 (Albatros) hobiaren zulaketaren bidez aurkitua
    • • 1989: Albatros W-1 (Albatros Oeste) zulaketa
    • • 1995 – 1997: Ekoizpenean
    • • Metatutako gas ekoizpena: 729 MNm3
    • • Metatutako ekoizpen kondentsatua: 8.052,3 T

    Harri ama: Lutita beltzak eta ikatz mailak (Karboniferoa)
    Harri biltegia: Kare-hareharriak, kareharriak eta margak (Goi Albiense  – Behe Cenomaniense)

VIURA EMAKIDA

    • • 2009 - 2010: Viura-1 zulaketa (Operadorea: UFG)
    • • 2010: Viura-1 hobian probak. Gas natural konbentzional hobiaren aurkikuntza
    • • 2012 - 2013: 3D lurpeko azterlana (232 km2)
    • • 2013: Viura-3 zulaketa (Operadorea: UFG). Gas aztarna nabarmenak
    • • 2015: Viura-1 eta Viura-3 iraupen luzeko proba
    • • 2015eko martxoa: Sare nazionalera gas naturala era jarraian injektatzeko lehen eragiketak
    • • 2017ko uztaila: VIURA ustiatzeko emakida emanda
    • • Gas-erreserbak: 3 BCM (frogatua)

    Harri ama: Escucha (Aptiense-Erdi Albiense) eta Utrillas (Goi Albiense-Behe Cenomaniense) formazioetako lutita beltza karbonodunak eta ikatzak
    Harri biltegia: Utrillas formazioko hareharriak eta konglomeratuak